Kaixo guztioi!
Lehenengo ta behin, zoriondu nahi zaituztegu batzarrean parte hartu
zenuten guztioi. Arrakastatsua izan zen bai parte hartzearen aldetik eta
bai eztabaidaren aldetik. Orain lan taldearidagokigu dena kudeatzea eta
enpresetan ekimen hau bultzatzea.
Momentuz, 8 sindikatu, 10 langileen batzorde eta 30 Atal Sindikalen atxikimenduak jaso ditugu.
OSO GARRANTZITSUA DA LEHEN BAI LEHEN ATXIKIMENDUAK
HELBIDE HONETARA BIDALTZEA (AHAL BADA LANGILE BATZORDE BEZALA, BESTELA,
ATAL SINDIKAL, LANGILEEN BATZARRA EDO DELEGATU BEZALA)
Esan behar dizuegu ezinezkoa izan dela 26rako prentsaurrekoa burutzea. Mobilizazio eta prentsaureen saturazio galanta dago eta.
Denbora eman behar denez atxikimenduak langileen batzordeetan
eztabaidatzeko, ASTEARTE 26an lan taldean baloratuko dugu datak
atzeratzearen aukera. Informatuko zaituztegu. Momentuz batzarraren akata
eta behin betiko manifestua bidaltzen dizkizuegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario