4 dic 2013

ABENDUAK 19 ESKUORRI

ARABA BORROKAN EKIMENAK BORROKEN BATASUNAREN ALDE LANEAN JARRAITUKO DU ETA DEIA LUZATZEN DU LAN BALDINTZA DUINEN ALDE ETA ERREFORMAN AURKAKO MOBILIZAZIOAN PARTE HARTZEKO.

Ez badugu artikulatzen benetako erabtzun soziala, hauxe izango da etorkizuna: ezegonkortasun laborala eta aspaldi bermatuta zeuden eskubide sozialen galtzea, soldatak minimo interprofesionalera hurbilduko dira, ordutegien malgutasunak eta ezarritako lan jarduerak esklabotasunera eramango gaituzte…

Guzti honi, inboluzionismoan sartzen gaituzten erreformak gehitu behar diogu. Ikasleei eta gure hezkuntza ereduari eragiten dion Wert Legea, edozein aldarrikapena kriminalizatuko duen Kode Penalaren erreforma, gure udalekin bukatuko duen Toki Administrazioen Erreforma, enplegu suntsiketa ekarriko duena, behar dutenen prestazioen galera…hori dena bankari eman dioten dirua berreskuratzeko.

EZ DAGO BROTE BERDERIK, GEHIAGO DAGO BOTERE FINANTZIEROENTZAT ETA GUTXIAGO BESTE GUZTIONTZAT!

Negoziazio kolektiboaren erreformarekin, abenduaren 31an ia 45.000 langile hitzarmenak galtzeko arriskuan daude. Honi gehitu behar zaio itxi dituzten enpresak, ERE ilegalak aplikatu dituztenak, greba egin duten langileen jazarpena…
Arlo publikoan, erreforma desberdinek negoziazio kolektiboarekin bukatu dute ere dekretuen bidez. Gauzak horrela, izkutatutako EREak egin dira, enplegu suntsiketa izugarria, soldaten jaitsiera brutala, lan jardueraren luzapena, gaixorik egoteari jazarpena.., azken finenan prekarietate handiagoa.

Neurri horiek ez dute ezer konpontzen, erasotzen dute gure lan harremanetarako esparrua eta eragin zuzena dute arabako gizartean. Pobrezia eta bazterketa sozial gehiago ekarriko dute gure ingurura.

EGOERA LARRI HONEN AURREAN, DEI EGITEN DIEGU ERAKUNDE SINDIKALEI, IKASLEEI, LANGABETUEI, ERAGILE SOZIALEI ETA OROKORREAN HIRITARREI, KALEAN ELKARTZEKO NEURRI GUZTI HORIEN AURKA ETA EREDU BERRI BATEN ALDE.

ABENDUAK 19, OSTEGUNA MANIFESTAZIOA
19:00etan BILBO PLAZAN


Lan baldintza duinen alde
¡NO A LAS REFORMAS!

No hay comentarios:

Publicar un comentario