15 mar 2013

ARABA BORROKAN EKIMENAREN AURKEZPENA

Urtarrilaren 9an eta 22an eta otsailaren 20an bildu ginen enpresa batzuetako zenbait ordezkari.
Egon ginen hainbat enpresetako ordezkariak eta erakunde sindikalen partaideak. Asmoa, gaur egungo Arabako egoeraren larritasuna ikusita, ekimen berri bat guztiz irekia antolatzea.

Ekimena martxan jartzeko batzarra egin genuen. Parte hartu zuten 50 enpresetako langileak eta 10 erakunde sindikalen ordezkariak. Horrela jaio zen “ARABA BORROKAN” ekimena.

GAUR EGUN ATXIKIMENDUA EMAN DUTE HAINBAT LANGILEEN BATZORDEAK, ERAKUNDE SINDIKALAK, LANGILEEN BATZARRAK, ATXIKIMENDU PERTSONALAK, MUGIMENDU SOZIALA, AUZOEN ELKARTEAK, GAZTEAK, IKASLEAK, LANGABETUAK…

ARABAKO EGOERA JASANEZINA DA
Langabezia tasa ia %20an kokatu da (24.000 pertsona lanik gabe), iaz baino 4.500 langabetu gehiago, iaz baino bikoitza ERE (410), kaleratzeak hirukoiztu dira (8.011), enpleguen suntsiketa izugarria (658), 14.000 langile espedienteen eraginpean. 40.000 langile eta horrek suposatuko lukeena datorren urterako: kaleratze gehiago, lan baldintza okerragoak…etab.
Baina ez da sektore industriala kaltetu bakarra. Zerbitzuak, Eraikuntza, Soziokomunitarioa…era gordinean jasaten ari dira ere egoera hau.

Sektore públikoan, Gasteizko Udalean ezkutatutako EREa eta langileen lan baldintzen okertzea, etengabeko enplegu suntsiketa Foru Aldundian eta Instituzio honen erakunde autonomoetan. Kaleratze saiakerak azpikontratatutako enpresetan. Gizarte Etxeetako kurtsoen eta programazioen murrizketa eta kulturarako bideratutako diruaren murrizketa. Pribatizazioak. Soldaten jaitsiera eta izozketak. Lan jardueraren luzapena. Baimenen eta lizentzien murrizketa. Gaixo egoteagatik zigorrak. Ordezkapenik ez jartzearen ondorioak: 300 kontratazio gutxiago urtean. Abenduko Lan Sariaren kenketa, eskubide sindikalei murrizketa…

ARABAKO INSTITUZIOAK
Oso larria da PPko jarrera gobernatzen dituen Instituzioetan (Udala, Foru Aldundia eta Estatuko Administrazioan). Era gordinean aplikatzen ari dira Rajoyren Gobernu zentraletik erabakitako politikak, mugimendu soziala baztertuta, murrizketa unilateralak suposatzen dituzten aurrekontuak adostuz. Azken finean, “dekretazo”en bitartez eginiko kudeaketa politiko- diktatoriala. Eta guzti hori gutxiengo batekin sostengatzen diren gobernuetatik.

DENOI ERAGITEN DIGU
Murrizketak Arabako industrian, eredu sozialean, zerbitzu publikoetan, baztertuta dauden pertsonen asistentzian, biztanleen parte hartzeari eginiko mesprezua, langabetuan babesgabea, estatutik datozen dekretu eta erreformen inposaketa Araban. Guzti horrek, gure erabakitzeko esparru propioa ez errespetatzeaz gain, biztanle guztiei eragiten die, ez bakarrik gatazkan dauden langileei, EREtan daudenei edo langabetuei. Eragin berezia dute etorkizunik ikusten ez duten gazteengan, ikasleengan (WERT legearekin), lan merkatutik kanporatzen dituzten emakumeengan eta ematen ziren laguntzen murrizketaren ondorioz baztertze arriskuan dauden kolektiboengan. Azken finean, pobrezia handiagoa.

ERANTZUN MASIBO BATEN BEHARRA

LANGILEEN ETA HIRITARREN ESKUBIDEEN ETENGABEKO MURRIZKETEN AURREAN, BEHARREZKO ERANTZUN OROKORREZ GAIN, EGOERAK ESKATZEN DU MAILA LOKALEAN ERANTZUN SENDOAK, AHALIK ETA UNITARIOEN ETA LANGILE ETA HIRITARREZ HARRESI BAT GUZTION ARTEAN OSATUTA.

Horregatik, nahi duguna da aldarrikapen hauen izaera unitarioago eta antolatuago izatea.
Uste dugu eremu lokalean posiblea dela desadostasunak gainditzea enpresa batzordeen bidez (sindikatuen ezinbestekoa den laguntzarekin) eta lema komunaren azpian denok bat eginez, mugimendu sozialekin eta hiritarrekin batera hurrengo helburuak lortzeko bidean jarri:

1) Presioa egin agenda politikoengan:
- erreforma desberdinak ez aplikatzeko.
- aurrekontuen bitartez, zerbitzu sozialak, enplegua eta zerbitzu publikoak bermatzeko.
- zailtasunak dituzten enpresei laguntza emateko.

2) Patronalari behartzea erreforma desberdinak beraien etekinerako erabil ez ditzaten.

3) Aldarrikapen guztiak batu.

4) Hiritarrak inplikatu.

¡ARABA EZ DA IXTEN! HIRITAR GUZTIEI GONBITEA LUZATZEN DIZUEGU MOBILIZAZIOAREKIN BAT EGITEKO
Helarazten dizueguna, gonbidapen bat da aktiboki “Araba Borrokan” ekimenaren mobilizazio-dinamika honetako parte izateko eta guztion artean, zuen enpresan, kartelak jarriz edo posta elektronikoz, sms, twitter bidez... edo bakoitzak bere inguruan, dinamika hau heda dadila.

AZKEN FINEAN, ELKARTUTAKO ENPRESA DESBERDINEN ALDARRIKAPEN GUZTIETAKO ARGAZKI BAT LORTZEA ARABAKO INSTITUZIOEK IKUS DEZATELA GAI GARELA ELKARTZEKO ETA HORRELA BALDINTZAPEAN JARTZEA GURE EKINTZEEN BITARTEZ BERAIEN AGENDA POLITIKOAK EREDU SOZIAL BATEN ALDAKETARAKO BIDEAN.

GURE ESKUETAN DAGO, ZUEN ESKUETAN DAGO

No hay comentarios:

Publicar un comentario