“ARABA BORROKAN” EKIMENAREN AURKEZPENA
Urtarrilaren 9an eta 22an eta otsailaren 20an bildu ginen enpresa
batzuetako zenbait ordezkari.
Egon ginen 45 enpresetako ordezkariak eta 10 erakunde sindikalen partaideak.
Asmoa, gaur egungo Arabako egoeraren larritasuna ikusita, ekimen berri bat guztiz irekia antolatzea.
Ondoren, gonbidapenaren arrazoiak, manifestua eta bileren aktak
konpartitu nahi ditugu zuekin.
ARABAKO EGOERA JASANEZINA DA
SEKTORE PRIBATUAN
Langabezia tasa ia %20an kokatu da, iaz baino 4.500 langabetu gehiago,
iaz baino bikoitza ERE (410), kaleratzeak irukoiztu dira (8.011),
enpleguen suntsiketa izugarria (658), 14.000 langile espediteen
eragipean.
Eta ezin dugu ahaztu lan hitzarmena galtzeko arriskuan
dauden 40.000 langile eta horrek suposatuko lukeena datorren urterako:
kaleratze gehiago, lan baldintza okerragoak…etab.
Gatazkan dauden enpresen zerrenda amaituezina bihurtzen ari da.
Baina ez da sektore industriala kaltetu bakarra. Zerbitzuak,
Eraikuntza, Soziokomunitarioa…era gordinean jasaten ari dira ere egoera
hau.
Soziokomunitarioan esatebaterako, etxez etxeko laguntzan lan
egiten duten pertsonak, 1.200 izatetik 2010ean, 800 izatera pasatu dira.
SEKTORE PÚBLIKOAN
Gazteizko Udalean izkutatutako EREa eta langileen lan baldintzen
okertzea, etengabeko enplegu suntsiketa Foru Aldundian eta Instituzio
honen erakunde autonomoetan. Indesan, txanda aldaketak %10 murrizteko
langileeen kopurua. Kaleratze saiakerak azpikontratatutako enpresetan.
Gizarte Etxeetako kurtsoen eta programazioen murrizketa eta kulturarako
bideratutako diruaren murrizketa (35 lanpostu galduko lirateke neurri
hauekin). Amvisa eta Forondako pribatizazioak. Soldaten jaitsiera eta
izozketak. Lan jardueraren luzapena. Bimenen eta lizentzien murizketa.
Gaixo egoteagatik zigorrak. LEPerik ez egitea eta ordezkapenik ez
jartzearen ondorioak: 300 kontratazio gutxiago urtean. Abenduko Lan Sariaren kenketa, eskubide sindikalei murrizketa…
Eta gainera, baztertze arriskuan dauden kolektiboentzako ematen ziren laguntzen murrizketa. Azken finean, pobrezia handiagoa.
ARABAKO INSTITUZIOAK
Oso larria da PPko jarrera gobernatzen dituen Instituzioetan (Udala,
Foru Aldundia eta Estatuko Administrazioan). Era gordinean aplikatzen
ari dira Rajoyren Gobernu zentraletik erabakitako politikak, dekretuz
inposaturiko neurriak erabiliz. Eta guzti hori gutxiengo batekin
sostengatzen diren gobernuetatik.
ERANTZUN MASIBO BATEN BEHARRA
Murrizketak ez dira bakarik gatazkan dauden enpresentzako, ezta
zerbitzu publikoetarako soilik ere. Eredu sozialaren aurka zuzenduta
daude. Beraz, hiritar guztiei eragiten die.
Horregatik,
langileen eta hiritarren eskubideen etengabeko murrizketen aurrean,
beharrezko erantzun orokorrez gain, egoerak eskatzen du maila lokalean
erantzun sendoak, ahalik eta unitarioen eta langile eta hiritarrez
osatuta.
Mobilizazio agenda joan den urtean Euskalherrian maila
handia bizi izan arren (grebak eta mobilizazioak sindikatuek eta
eragile sozialek deituta), ez dute izan denok nahiko genuken
eraginkortasuna. Egoerak, erantzun maila oraindik sendoagoa eskatzen du
agenda politikoak baldintzapean jartzeko.
Era naturalean,
Gasteizko kaleetan erreibindikazio desberdinak ikusi ditugu elkartuta:
Laminaciones Arreguiko ostegunetako manifestazioetan Foronda, 010,
Alestis eta beste enpresa batzuk gehitu dira. Lehendakari berriaren
edukitze hartzeko egunean, Laminaciones, Holtza, Beretta Benelli eta
hiritarrekin batera eginiko manifestazioa. Eustorma ekimeneko
enpresabatzordeetako
mobilizazio unitarioak, Estatuko Administrazio Orokorraren
ostiralen mobilizazioak sektore publikoan, mugimendu sozialen
mobilizazio desberdinak ...
Horregatik, nahi duguna da erreibindikazio hauen izaera unitarioago eta
antolatuago izatea (enpresa-batzorde desberdinak integratzen dituzten
sindikatu guztien ezinbestekoa den laguntzarekin).
Estrategia
desberdinen kointzidentziarako zailtasunez kontziente gara, baina uste
dugu eremu lokalean posiblea dela desadostasun horiek gainditzea enpresa
batzordeen bidez eta lema amankomunaren azpian denok bat eginez
mugimendu sozialekin batera.
EKIMENAREN HELBURUAK
Helburua
ez da plataforma berria sortzea ezta mugimendu sozialen eta sindikatuen
lana ordezkatzea ere, baizik eta erreibindikazio desberdinak agenda
zehatz batekin bildu eta enpleguaren alde eta Zerbitzu Públikoen alde
gutxiengo komun batzuen inguruan mobilizatu.
Helarazten
dizueguna, gonbidapen bat da aktiboki mobilizazio-dinamika honetako
parte izateko eta guztion artean, zuen enpresan, kartelak jarriz edo
posta elektronikoz, afiliatuei animatuz, sms bidez... edo bakoitzak bere
inguruan, dinamika hau heda dadila.
AZKEN FINEAN, ELKARTUTAKO ENPRESA DESBERDINEN
ERREIBINDIKAZIO GUZTIETAKO ARGAZKI BAT LORTZEA DA
HELBURUA.
ARABAKO INSTITUZIOEK IKUS DEZATELA GAI GARELA
ELKARTZEKO ETA HORRELA BALDINTZAPEAN JARTZEA GURE
EKINTZEEN BITARTEZ BERAIEN AGENDA POLITIKOAK.
No hay comentarios:
Publicar un comentario