ARABA BORROKAN” EKIMENAREN AURKEZPENA
ARABAKO EGOERA JASANEZINA DA LANGILERIARENTZAT ETA ZAPALDUEN DAUDEN SEKTOREENTZAT
Langabezia tasa ia %20an kokatu da (24.000 pertsona lanik gabe), iaz
baino 4.500 langabetu gehiago, bikoitza ERE, kaleratzeak hirukoiztu
dira, 14.000 langile espedienteen eraginpean. 40.000 langile hitzarmena
galtzeko zorian. Baina ez da sektore industriala kaltetu bakarra. Zerbitzuak, Eraikuntza, Soziokomunitarioa…era gordinean jasaten ari dira ere egoera hau.
Sektore públikoan, etengabeko enplegu suntsiketa Gasteizko Udalean,
Foru Aldundian eta Instituzio honen erakunde autonomoetan eta
azpikontratatutako enpresetan. Pribatizazioak. Soldaten jaitsiera eta
izozketak. Lan jardueraren luzapena. Baimenen eta lizentzien murrizketa.
Gaixo egoteagatik zigorrak. Ordezkapenik ez jartzearen ondorioak,
abenduko lan sariaren kenketa, eskubide sindikalei murrizketa…
INSTITUZIOAK
Oso larria da PPko jarrera gobernatzen dituen Instituzioetan (Udala,
Foru Aldundia eta Estatuko Administrazioan). Era gordinean aplikatzen
ari dira Rajoyren Gobernu zentraletik erabakitako politikak, mugimendu
soziala baztertuta, murrizketa unilateralak suposatzen dituzten
aurrekontuak adostuz. Azken finean, “dekretazo”en bitartez eginiko
kudeaketa politiko- diktatoriala. Eta guzti hori gutxiengo batekin
sostengatzen diren gobernuetatik.
Baina PNVek ere kasu egiten dio
estatuko gobernuari aurrekontuen proiektuan lan jardueraren luzapena,
soldaten izozketa eta gastuaren topea iragarriz.
Azken finean, murrizketa gehiago langabezi gehiago sortzeko ez badugu gelditzen borroka eta langileen batasunaren bitartez.
DENOI ERAGITEN DIGU
Murrizketak Arabako industrian, eredu sozialean, zerbitzu publikoetan,
baztertuta dauden pertsonen asistentzian, biztanleen parte hartzeari
eginiko mesprezua, langabetuan babesgabea, estatutik datozen dekretu eta
erreformen inposaketa Araban. Guzti horrek, gure erabakitzeko esparru
propioa ez errespetatzeaz gain, biztanle guztiei eragiten die, ez
bakarrik gatazkan dauden langileei, EREtan daudenei edo langabetuei.
Eragin berezia dute etorkizunik ikusten ez duten gazteengan, ikasleengan
(WERT legearekin), lan merkatutik kanporatzen dituzten emakumeengan eta
ematen ziren laguntzen murrizketaren ondorioz baztertze arriskuan
dauden kolektiboengan. Azken finean, pobrezia handiagoa.
ERANTZUN SENDO BATEN BEHARRA
Ekimena martxan jartzeko batzarr irekia egin genuen. Parte hartu zuten
50 enpresetako langileak eta 10 erakunde sindikalen ordezkariak.
Horrela jaio zen “ARABA BORROKAN” ekimena.
Ez dugu beste plataforma batzuen edo sindikatuen lana ordezkatu nahi,
asmoa, eremu lokalean erantzun sendo bat ematea da. Ahalik eta
unitarioen desadostasunak gaindituz enpresa batzordeen bidez
(sindikatuen ezinbestekoa den laguntzarekin) eta lema komunaren azpian
denok bat eginez, mugimendu sozialekin eta hiritarrekin batera irudi
batean ikus dezatela gai garela elkartzeko eta horrela baldintzapean
jartzea gure ekintzeen bitartez beraien agenda politikoak eredu sozial
baten aldaketarako bidean hurrengo helburuak lortzeko:
-Presioa egin agenda politikoengan eredu aldaketa justuago eta parte hartzaileago lortzeko
-Erreforma desberdinak ez aplikatzea. Derogatu egin behar dira, eta egiten ez dutenen dimisioa eskatuko dugu
- Aurrekontuen bitartez, zerbitzu sozialak, enplegua eta zerbitzu publikoak bermatzea beti ere gardentasunaz.
- Patronalari behartzea erreforma desberdinak beraien etekinerako erabil ez ditzaten.
Helarazten dizueguna, gonbidapen bat da aktiboki “ARABA BORROKAN”
ekimenaren mobilizazio-dinamika honetako parte izateko eta guztion
artean, zuen enpresan, kartelak jarriz edo posta elektronikoz, sms,
twitter bidez... edo bakoitzak bere inguruan, dinamika hau heda dadila.
MOMENTUZ,“ARABA BORROKAN” ATXIKIMENDU HAUEK DITU:
ENPRESAK: 60 Langileen Batzordeak, 70 Atal Sindikalak.
SINDIKATUAK: CCOO, LAB, UGT, STEE-EILAS, HIRU, ESK, USO, CNT, CGT, SATSE, SAE, SIPLA
ERAGILE SOZIALAK: Asociación Cultural "Amaru", Sindicato de
estudiantes, Zazpigarren alaba auzo elkartea, Ernai, Ikasle Abertzaleak,
Gazte Blokea, Pensionistas ccoo, Pensionistas LAB, Osakidetza
guztiona,Ezker Abertzalea, Parados,
ARABA EZ DA IXTEN!
GURE ESKUETAN DAGO, ZUEN ESKUETAN DAGO
No hay comentarios:
Publicar un comentario