ERANTZUN ZABALA BEHARREZKOA DA!
LANGILEEN ETA HIRITARREN ESKUBIDEEN ETENGABEKO MURRIZKETEN AURREAN,
MAILA LOKALEAN ERANTZUN SENDOAK BEHARREZKOAK DIRA, AHALIK ETA
BATERATUENAK. LANGILEAK ETA HIRITARRAK BAT EGINDA.
“ARABA BORROKAN” EKIMENATIK, NAHI DUGU EREMU LOKALEAN
ALDARRIKAPEN HAUEN IZAERA BATERATUAGO ETA ANTOLATUAGO IZATEA, ENPRESA BATZORDEEN BIDEZ ETA LEMA KOMUNAREN AZPIAN DENOK BAT EGINEZ, MUGIMENDU SOZIALEKIN ETA HIRITARREKIN BATERA HURRENGO HELBURUAK LORTZEKO:
-Presioa egin agenda politikoengan eredu aldaketa justuago eta parte hartzaileago lortzeko.
-Erreforma desberdinak Arabako instituzioak ez aplikatzea. Derogatu egin behar dira. Egiten ez dutenen dimisioa eskatuko dugu.
- Aurrekontuen bitartez eta gardentasunez zerbitzu sozialak, enplegua eta zerbitzu publikoak bermatzea.
- Patronala behartzea erreforma desberdinak beraien etekinerako erabil ez ditzaten.
MOMENTUZ, EKIMENAK ATXIKIMENDU HAUEK DITU:
ENPRESAK: 60 Langileen Batzordeak, 100 Atal Sindikalak.
SINDIKATUAK:CCOO, LAB, UGT, STEE-EILAS, HIRU, ESK, USO, CNT, CGT, SATSE, SAE,SIPLA
ERAG.SOZIALAK: Askapena, Elkartzen, Zazpigarren alaba auzo elkartea,
Interbarrios, Ikasleen sindikatua, 3en martxoko elkartea, Amaru
elkartea, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Blokea, Pensionistak martxan,
Pensionistak LAB eta ccoo, Osakidetza guztiona, Ezker batua, Ezker
Abertzalea, Langabetuak…
…ETA EGUNERO HELTZEN DIRA ATXIKIMENDU BERRIAK!
ARABA EZ DA IXTEN!
HIRITAR GUZTIEI GONBITEA LUZATZEN DIEGU GUREKIN MOBILIZATZEKO
GURE ESKUETAN DAGO, ZUEN ESKUETAN DAGO
No hay comentarios:
Publicar un comentario