(Araba Borrokan Ekimenari buruz ELAk zabaldutako oharrari erantzuna)
70 Langileen batzorde eta 50 atal sindikal inguru, 13 erakunde sindikal eta 30 eragile sozialek ulertu eta babesa eman diete Araba Borrokan ekimenak dituen helburuei. Batuketa honek Araban eraso neoliberalaren aurka dagoen esparru sozial eta sindikal ia osoa erakusten du.
Arraroa da denek, ELAk izan ezik, hori horrela ulertzea.
Hasieratik ELA gonbidatuta egon da ekimenaren definizioan parte hartzera, baina ez dugu beraien partetik erantzunik jaso. Hasieratik ere, ez da egon gure aldetik inongo kritikarik ekimenari atxikimendua eze mateagatik. Atxikimendua erabaki libre eta legitimoa da.
Bidezkoa ez dena, erasotzeko eta zikintzeko oharrak publikoki zabaltzea da. Bidezkoa ez dena, deslegitimazio erraza eta boikota sindikala erabiltzea da.
Horregatik, oraingoan publikoki erantzungo dugu, beti ere Araba Borrokan ekimenak dituen helburuak argitzeko nahian eta indarrak batzeko asmoz.
Araba Borrokan ekimenak dituen helburuak hainbat batzarretan eginiko erreferendumetan erabaki dira. Batzar horiek guztiz irekiak izan dira eta 50 enpresetako langileek parte hartu dute. Gure ekimenak bere bide propioa du, eta langileen batzordeak osatzen dituzten pertsonek gorpuztu egiten dute gure indarra. Babestuko ditugu beti enpresetatik eta langileen batzordetatik sortutako mobilizazioak. Ez dugu sindikatuen eta eragile sozialen lana ordezkatu nahi. Tresna ezinbestekoak dira langileen eta pertsonen eskubideen defentsarako Erakunde edo eragile horiek, beraien dinamika eta estrategi propioak dituzte eta guk ez ditugu baloratuko estrategi horiek.
Araba Borrokan ekimen lokala da, oinarrietatik sortua, batzarretan antolatzen dena, eta egoera larri batena aurrean enpresetako langileen eskaerari erantzuten diona.
Araba Borrokan ekimenak hurrengo helburuak ditu, publikoki esan dira eta batzarretan demokratikoki erabaki dira.
- Aldarrikapen desberdinak esparru komun batean batzea, eta horrela presioa egin agenda politikoengan eredu aldaketa justuago eta parte hartzaileagoa lortzeko.
- Erreforma Arabako instituzioek ez aplikatzea. Derogatu egin behar dira. Hori egiten ez dutenen dimisioa eskatuko dugu.
- Aurrekontuen bitartez eta gardentasunez zerbitzu sozialak, enplegua eta zerbitzu publikoak bermatzea.
- Patronalak behartzea erreformak bere etekinerako erabiltzea ekiditea.
- Gizarteratzea egoeraren larritasuna eta eskubideen aldeko borroka.
- Hiritarren boterea berreskuratzea batasuna lortuz langile, langabetuen, gazteen eta eragile sozialen artean.
Helburu horiek hain zuzen ere dira atea irekitzen dietenak eraso neoliberal honen aurka dagoen edonori.
Guztiz beharrezkoa da erakunde sindikalak estrategia keta alternatibak eskaintzea, eta ulergarria da askotan karril horretan ados ez jartzea.
Baina erantzuteko karril batean inoiz ezagutu ez dugun eraso batena urrean, posiblea da aldarrikatzeko esparruak irekitzean on guztiok sartzen garen.
Lan sindikalaren ardura da ere enpresetatik datorren inpultsoari bidea ematea eta sindikatuek dituzten baliabide eta tresnak langileen zerbitzura jartzea. Siglen gainetik.
Zentzu horretan, eskerrak eman nahi diegu siglak albo batera utziz, babesa eman diguten erakunde guztiei.
Ezin du ELAk kokatu gure diskurtsoa langileen eskubideen erasoaren planoan. Horrelako sententziarik bakarrik uler daitezken sindikatuaren interesa langileen interesaren gainetik jartzen bada.
Sindikatu baten protagonismoa, langileen eskuetatik joanda lortzen da, ez eskuen batuketa lortzen duenari mesprezua adieraziz eta kritika erraza erabiliz. Horrek gure etsaiari oso ondo datorkio, eroso daude ikusten dutenean gure artean borroketan gabiltzala.
Galdetu beharko lioke ELAk bere buruari ia ez dieten horrela joku zikina egiten patronalari eta gobernuari.
Berriro ere ELA gonbidatzen dugu geldiezina den enpresetatik etorritako inpultso honi babesa ematera. Eta prest azaltzen gara berriro pertsonalki hitz egiteko edozein gaiari buruz.
Langile guztiei eta hiritarrei deia luzatzen diegu parte hartzera negoziazio kolektiboaren defentsan LARUNBATean 15ean 19:00etan Andra Mari Zurian egingo dugun manifestazioan.
Bukatzeko, ELAri gogoratzen diogu ekimenak dituen atxikimenduak (eta egunez egun gehiago heltzen dira), agian hainbeste sentsibilitate elkartuta ikusteak hausnarketara eramaten du.
Langileen Batzordeak:
Delta seguridad, Asoc nuevo futuro, Comisión Ciudadana Antisida de Araba VISESA, BSH Vitoria,Junta de Personal de Atención Especializada Comarca de Araba (representa a trabajadores estatutarios de: Hospital Txagorritxu, Hospital Santiago, Hospital de Leza, Hospital Psiquiatrico) Ateko, Atentzioko lehem maileko langileen batzordea, Aeropuerto de Vitoria (AENA), Comité de Empresa de Correos en Araba, Comité Naturgas energia, Junta de Personal del I.F.B.S, Txagorritxuko “garbialdi”aren langile batzordeak, Comité de Gureak araba, Comité Provincial de Adif en Álava, Comité de limpieza viaria de Gasteiz. (FCC), Comité Beralko, Comité Aiteko, Comité Aernova, Comité Pepsico, Comité Estampaciones Rubi, Comité Iberia, ECN Cable Group, Red de Salud Mental de alava, Magui, Renfe operadora de Alava, Maderas Gamiz Kanpezu, Embalajes Echeberria, Interenvases (Araia), Ferroser Infraestructuras, Fibertecnic, Plasticos Gorbea, Edicar Plasticos,“Osakidetza guztiona” Langileen Batzarra, Laminaciones Arregui, Giroa Araba, Gureak araba, Talleres betoño (tabe,) MCM, Cegasa, Muelles baumann, Alava lascaray, Fiasa, Condesa Inox, Shutton, Herdit, Depuradora Crispijana, Avasa-abertis (AP-68), Hospital Psiquiatrico y Salud Mental Extrahospitalaria de Alava, TISSAT, Gigabar iwago, Ibérica slu, ELCA, Fundiciones urbina, Sna, Europe, Carpinteria metalica Trujillo, Recubrimientos gasteiz, CEGA, Multidistribucion, Mecanizados arratxa, Mekalsal, Mecanizados kapelamendI Equipos de Trasmision S.A, Ugo,… Gehi 50 atal sindikal baino gehiago etabeste enpresa batzuk non ELAren kontrako botuagatik ez da atxikimendua langile batzirde bezala atera: Michelín, Mercedes Benz , Ayuntamiento de Vitoria , …
Erakunde Sindikalak:
CCOO , LAB , UGT, STEE-EILAS, ESK ,USO, CGT, CNT, HIRU, SATSE, SIPLA, BAT , SAE.
Eragile Sozial eta Politikoak:
Askapena, Sindicato de estudiantes, Elkartzen, Zazpigarren alaba auzo elkartea, Judimendikoak , Betiko Gasteiz , Errota Zaharra , Gasteiz Txiki , Barrenka le, Amaru elkartea, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Blokea, Pentsionistak Lanean Araba, Pensionistas ccoo, Pensionistas LAB, Osakidetza guztiona, Asamblea de parados/as Gasteiz, PCE-EPK, Sortu, EH Bildu, Ezker batua, Ezker Aanitza - IU, Fracking ez Araba, HOAC- Hermandad Obrera de Acción Católica, Gazte Komunistak…
Sinatuta: Araba Borrokan ekimeneko Lan Taldea
Gasteizen 2013ko ekainaren 12an
ELAk zabaldutako oharra: http://www.ela-sindikatua.org/es/actualidad/noticias/araba-borrokan-con-que-objetivos
No hay comentarios:
Publicar un comentario