Negoziazio kolektiboaren alde ekainaren 15ean eginiko Manifestazioa |
NEGOZIAZIO
KOLEKTIBOAREN DEFENTSA, GURE LEHENTASUNA
Erreforma honek ezegonkortasun laborala eta aspaldi bermatuta zeuden eskubideen
galtzea dakar. Soldatak minimo interprofesionalera hurbilduko dira,
ordutegien malgutasunak eta ezarritako lan jarduerak esklabotasunera
eramango gaituzte. Gauzak horrela, oso zaila izango da bizitza
laborala, familiarra eta pertsonala batera egitea.
ZEIN
DA NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN ERREFORMAREN ARRISKUA?
Hitzarmen
askok gutxienekoak izatea galduko da. Gainera, hitzarmena betetzera
ez dira behartuta egongo enpresariak. Langileen Estatutotik egingo da
erregulazioa, beharrezkoa izango den arbitraje batera kondenatuz.
Guzti horrek langileen lan baldintzetan eragin zuzena izango du.
Orain
arte, sektorialki enpresa eta erakunde sindikalen artean lortutako
akordioek legeztatu egiten zuten langileen lan baldintzak (sektoreko
hitzarmenak). Enpresen esparruan, hitzarmen horiek garatu egiten
ziren, betearazten ziren edo enpresarako hitzarmen propioak sinatzen
ziren. Eredu horri ezker langileen %80ak erreferentziazko hitzarmena
zuen.
Orain,
prozeduren bermeak murriztu egin dira, %6ra arte jaistenn badira
enpresaren salmentak %25a murriztu ahal diete soldata langileei
Erreforma
honekin nahi dutena, konpetitibitatea hobetzea eta gastuak murriztea,
bate zere ordainsariak, noski. Hori, estatuarentzako akats izugarria
da, baina euskalherrian suizidio bat da.
ZER
BILATZEN DUTE ERREFORMA HONEKIN?
Funtsean,
erreforma honek ekarriko duena, gatazka laboralak, soldaten
murrizketak, sistema ero bat eta jendearentzat arazo gehiago. Hori da
benetako asmoa, ez ongi izatearen estatuaren berpiztea, brote
berdeak, ez troika ta ez ezer.
Arlo
publikoan, erreforma desberdinek negoziazio kolektiboarekin bukatu
dute ere. Dekretuen bitartez, zeuden akordiek indarra galdu dute.
Horren eraginez etorri dira kaleratzeak, EREak, lan jardueraren
luzapenak, soldaten jaitsierak, gaixo egoteri zigorra.., azken finean
prekarietate handiagoa.
ZENBAT
HITZARMEN DAUDE ARRISKUAN ETA ZENBAT LANGILEEI ERAGITEN DIE?
32.000
langileengan eragina duten Sektoretako 14 hitzarmen eta 12.136
langileengan eragina duten 101 enpresetako hitzarmen berritu gabe.
Horrek dakarrena: 44.136
langile beraien hitzarmenak galtzeko arriskuan egotea Araban. Gizarte
segurantzan erregistratuta dauden langileen %33ek uztailaren 7an
galduko dute ultraktibitatea (indarra). 2.550 pertsonei eragiten
dieten 25 hitzarmen 2013ko abenduan galduko dira.
Neurri
horiek ez dute ezer konpontzen, erasotzen dute gure lan
harremanetarako esparrua eta eragin zuzena dute arabako gizartean.
Pobrezia eta bazterketa sozial gehiago ekarriko dute gure ingurura.
EGOERA
LARRI HONEN AURREAN, DEI EGITEN DIEGU HIRITARREI, ERAKUNDE
SINDIKALEI, ERAGILE SOZIALEI ETA OROKORREAN HIRITARREN ESKUBIDEEN
DEFENTSAN LAN EGITEN DUTEN TALDE GUZTIEI DATORREN EGOERARI AURRE
EGITERA.
NEGOZIAZIO
KOLEKTIBOAREN DEFENTSAN ETA MURRIZKETA SOZIAL ETA LABORALEN AURKA
HIRITARREKIN BATERA MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN
ZAITUZTEGU, BEREZIKI GATAZKAN DAUDEN ENPRESETAKO OSTEGUNETAKO
MANIFESTAZIOETAN
¡¡EN DEFENSA
DE LA NEGOCIACIÓN COLECTIVA!!
MURRIZKETA
SOZIAL ETA LABORAL GEHIAGORIK EZ!!
ARABA BORROKAN!!
MAIL:
arababorrokan@hotmail.es
FACEBOOK:
www.facebook.com/arababorrokan
No hay comentarios:
Publicar un comentario