NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN ERREFORMAK, URTEETAN IRABAZITAKO ESKUBIDEEN DESAGERPENA EKARRIKO DU
Erreforma honek ezegonkortasun laborala eta aspaldi bermatuta zeuden eskubideen galtzea dakar. Soldatak minimo interprofesionalera hurbilduko dira, ordutegien malgutasunak eta ezarritako lan jarduerak esklabotasunera eramango gaituzte. Gauzak horrela, oso zaila izango da bizitza laborala, familiarra eta
pertsonala batera egitea.
32.000 langileengan eragina duten Sektoretako 14 hitzarmen eta 12.136 langileengan eragina duten 101 enpresetako hitzarmen berritu gabe. Horrek dakarrena: 44.136 langile beraien hitzarmenak galtzeko arriskuan egotea Araban. Gizarte segurantzan erregistratuta dauden langileen %33ek uztailaren 7an galduko dute ultraktibitatea (indarra). 2.550 pertsonei eragiten dieten 25 hitzarmen 2013ko abenduan galduko dira.
Hitzarmen askok gutxienekoak izatea galduko da. Gainera, hitzarmena betetzera ez dira behartuta egongo enpresariak. Langileen Estatutotik egingo da erregulazioa, beharrezkoa izango den arbitraje batera kondenatuz. Guzti horrek langileen lan baldintzetan eragin zuzena izango du.
Arlo publikoan, erreforma desberdinek negoziazio kolektiboarekin bukatu dute ere. Dekretuen bitartez, zeuden akordiek indarra galdu dute. Horren eraginez etorri dira kaleratzeak, EREak, lan jardueraren
luzapenak, soldaten jaitsierak, gaixo egoteri zigorra.., azken finean prekarietate handiagoa.
NEURRI HORIEK EZ DUTE EZER KONPONTZEN, ERASOTZEN DUTE GURE LAN HARREMANETARAKO ESPARRUA ETA ERAGIN ZUZENA DUTE ARABAKO GIZARTEAN. POBREZIA ETA BAZTERKETA SOZIAL GEHIAGO EKARRIKO DUTE GURE INGURURA.
Egoera larri honen aurrean, dei egiten diegu hiritarrei, erakunde sindikalei, eragile sozialei eta orokorrean hiritarren eskubideen defentsan lan egiten duten talde guztiei datorren egoerari aurre egitera.
“Araba borrokan”, sigla guztien gainetik langileen eta mugimendu sozialeen oinarrietatik sortutako ekimena da. Hurrengo helburuak lortzeko asmoz jaio da:
-Aldarrikapen desberdinak esparru komun batean batzea, eta horrela presioa egin agenda politikoengan eredu aldaketa justuago eta parte hartzaileagoa lortzeko.
-Erreforma Arabako instituzioek ez aplikatzea. Derogatu egin behar dira. Hori egiten ez dutenen dimisioa eskatuko dugu.
- Aurrekontuen bitartez eta gardentasunez zerbitzu sozialak, enplegua eta zerbitzu publikoak bermatzea.
- Patronalak behartzea erreformak bere etekinerako erabiltzea ekiditea.
NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN DEFENTSAN ETA MURRIZKETA SOZIAL ETA LABORALEN AURKA HIRITARREKIN BATERA MANIFESTAZIOAREN DEIALDIA LUZATZEN DIZUEGU ETA AHAL DUZUEN NEURRIAN ZABALTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU
Ekainak 15, larunbata, 19:00etan, Andra Mari Zurian
MAIL: arababorrokan@hotmail.es
FACEBOOK: www.facebook.com/arababorrokan
No hay comentarios:
Publicar un comentario